Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarren Akebai!

Eibartarron ezaugarriekin bat datorren ekitaldia prestatu nahi da ekainaren 22an, iluntzean, Untzaga plazan; berritzailea, ausarta, originala, erronkazalea. Hain zuzen ere, 2.500 lagunek osatutako irudi bat egingo da Guinness marka bat hausteko.

Marka horrekin Euskararen Plan Estrategikoa garatzeko eratu den “Eibarren AKEBAI plataforma aurkeztuko da. Udalak, Eibarko eragileek eta herritarrek osatua dagoen plataforma. Oso proiektu irekia, berritzailea, bateratzailea, anitza, ausarta eta parte-hartzailea da; Eibartarron parte-hartzearekin eibartarrontzat egina. Denok dugu hor lekua, eibartar guztiok.

Lehenengoz egingo da Eibarren tamaina horretako ekitaldi bat. Auzoetatik abiatu eta Untzaga plazan elkartuko gara denok: ume, gazte, zahar; emakume, gizon; ikasle, bihargin, langabetu, pentsionista; irakasle, kirolari, bulegari, kazetari, dantzari, musikari, merkatari, tabernari; talde, ekimen, elkarte, erakunde, etabar. Informazioa eta izen-ematea: www.akebai.eus