Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin du 2018 Klimatoiarekin

Eibarrek «Klimatoi gazte Ekintzaileak 2018» ekimena hartu du joan den asteburuan, lan eta hausnarketa jardunaldiak antolatuz. Eibarko Udalak, Gipuzkoako Ingenieritza Eskolak eta Funts Projectek antolatuta, ostiralean, larunbatean eta igandean gauzatutako ekimena, planetaren etorkizunaz eta aldaketa klimatikoaz arduratuta dauden gazte profesionalei eta unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasleei zuzenduta zegoen.