Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko udaletxeak hornitzaileen ordainketak egunean ditu.

Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Ogasun zinegotzia Jose Luis Vallesek plazaratu duten txostenari jarraituz, Eibarko Udaletxea egunean dago bere hornitzaileei egin beharreko ordainketei dagokienez. Honela, Berankortasunaren aurkako neurrien Legeak, hornitzaileen fakturen ordainketa epei buruz egiten dituen gomendioak betetzen ditu Udaletxeak. Lege honen arabera, udaletxeek, 2012ko ekitaldian, berrogei eguneko epea dute, gehienez, fakturak ordaintzeko.