Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udal Artxiboa. "Idazkera eta idazkiak" tailerra.

Eibarko Udal Artxiboak bat egin zuen ekainaren 9an ospatutako Artxiboen Nazioarteko Egunarekin, bezperan bere instalazioetan “Idazkera eta idazkiak” izeneko tailer praktikoa antolatuz. Pepe Sainz Arabako Probintzia-Artxibo Historikoko zuzendariak gidatu zuen tailerra. Orain dela ia sei mila urte Ekialde Ertainean idazkuntza nola asmatu zutenetik abiatu eta gaur egun arteko ibilbidea azaldu zuen.