Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Ospitalearen inaugurazioa

Eibarko Ospitale berriak datorren astelehenean, urriak 29, zabalduko ditu ateak, Debabarreneko herritarrei osasuna arreta hobetzeko asmoz. Bere irekitzearekin, herritarrei zerbitzu gehiago emango zaizkie eta eskualdeko 75.000 biztanleen irisgarritasuna eta eskaintza sanitarioa hobea izango da. Datorren astelehenean zabalduko den arren, Ospitalearen inaugurazioaren ekitaldia joan den astelehenean, urriak 22, ospatu zen. Bertan bildu ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua, Debabarrenako zortzi alkateak eta udal ordezkariak.