Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Industria Berreraikuntza 1938-1942 erakusketa

“Eibarko Industria-sarearen Berreraikuntza 1938-1942” erakusketa ikusi daiteke egun hauetan Armagintza Museoaren atondoan. 1937ko bonbardaketaren ondoren, Eibarko hiria guztiz suntsituta geratu zen. Hilabete batzu beranduago, tailer askoren berreraikuntzari ekin zion hiriak, bere ekoizpen ahalmena berreskuratzeko asmoz. 1938-1942 epeak iraganaren eta geroaren arteko mugarria markatu zuen Eibarko arkitekturan eta hirigintzan. Gerra Zibilaren ondorengo Eibarko industria arkitektura nabarmenki bereizten da arkitektura zibiletik. Industria arkitekturak, enpresaren beharrei erantzuteaz gain, bere modernitatea erakusten du ere. Armagintza Museoan ikus daiteken erakusketak, 1938 eta 1942 urteen inguruan eraikitako eraikin industrial esanguratsuenak bildu ditu. Raimundo Alberdi arkitektoak diseinatu zituen hauetako gehienak.