Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Hiria bigarren emakumeeen Sari Nagusia

Eibarko Hiria Bigarren Sari Nagusiak hasiera eman zion Espainiako Emakumeen Kopari joan den igandean, martxoaren 24an. 78 kilometrotako ibilbide gogorrak Eibarren euki zituen irteera eta helmuga. Eguraldi onak lagunduta, eta batez ere partehartzaileen mailari eta antolatzaileen lanari esker, zaleek lasterketa eder batekin disfrutatu ahal izan zuten.
Movistar Team taldeak goitik behera menderatu zuen Eibarko Hiria Sari Nagusiaren bigarren edizio hau. Movistarrek hasieratik kontrolatu nahi izan zuen lasterketa, egunaren erabateko protagonista bilakatuz. Toribio Echevarria kaleko helmugan lortutako emaitza, nagusitasun horren islada garbia izan zen, Movistarrekoak izan baitziren lehen hiru sailkatuak.
Españako Kopari hasiera eman dion Eibarko Hiria Sari Nagusia, dagoeneko Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketen egutegian asentatu da. Udalaren babesa du ere, kirolan genero-parekotasuna bultzatzeko egiten duen lana dela eta.