Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Euskaltegiko ikasturtearen hasiera

Eibarko Udal Euskaltegian 2019-20 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago. 1985an sortuta, Euskaltegiak 35 urte bete ditu eibartarron belaunaldi askori euskara irakasten. Helburua ez da aldatu urte guzti hauetan: eibartarron euskalduntzea eta alfabetatzea. 35.urteurrena ospatzeko, Udal Euskaltegiak hainbat ekitaldi antolatuko ditu ikasturte honetan zehar.