Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko eraberritze eta birgaitze I. azoka

Udaletxeak antolatuta eta Debegesak lagunduta, Eibarko Eraberritze eta Birgaitze lehenengo azoka ospatu zen azaroaren 27 eta 28an. Eibarren kokatuta edota beren langileen gehiengoa eibartarra duten eraikuntza eta eraberritze enpresek eta arkitektura eta diseinu enpresek parte hartu zuten azoka.
Krisiak gogor astindu duen sektore honetan diharduten ETEak  bultzatzea izan da azokaren helburua, batez ere birgaitze lanek eskeini dezaketen irtenbidea azpimarratuz