Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Antzerki Jardunaldien 47. edizioaren aurkezpena

Eibarko Antzerki Jardunaldien 47. edizioa otsailaren 14tik martxoaren 21era luzatuko da eta egitarau zabala eskainiko da ohiko eszenatoki nagusietan: Coliseo Antzokia eta Eibar-Ermua Unibertsitateko Hezkuntza Esparruko antzokia. Aurreko edizioan, 7.000 pertsona inguru bildu zituzten Jardunaldiek, antolakuntzaren helburua betez eta hitzordu honek hiriarentzat duen garrantzia erakutsiz beste behin ere. Aurtengo edizioa, Eibarko Udaletxean aurkeztu zuten urtarrilaren 23an. Jon Iraola Eibarko alkateak, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Andoni Zabala Kultura zinegotziak parte harte zuten aurkezpenean.