Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioaren aurkezpena

Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean gauzatuko da. Coliseo Antzokiak eta Hezkuntza Esparruko Antzokiak hartuko dituzte emanaldiak. Udaletxean azaldu ziren edizio berri honen xehetasunak. Aurkezpenean José Ángel María Muñiz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatuak, Miguel de los Toyos Eibarko Alkateak eta, noski, Juan Ortega Jardunaldien antolatzaileak parte hartu zuten.