Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibar Climathon 2022

Ingeniaritza Eskolak Eibarko Climathon ekimenaren bostgarren edizioa hartu du joan den astean. Jardunaldi hauetan, energia arloko ikasketak egiten ari diren ikasleek etorkizun energetikoari buruzko hausnarketa egiten dute, erakunde publiko eta pribatuen ordezkariekin eta adituekin batera. Climathon Eibar 2022ak bi helburu nagusi ezarri zituen: Ukraniako gerrak energiaren kontsumoan eta merkatuan dituen ondorioak aztertzea eta energia fosilen alternatibak bilatzea.