Debabarrena Ekinean I Azoka

Eskualdeko Ekintzailetza Foroak antolatuta, Debabarrena Ekinean azokaren lehen edizioa ospatu da Eibarren joan den asteburuan. Debabarrenan ekintzailetza sustatzeko asmoarekin gauzatutako ekimena izan da, hiritar guztiei baina batez ere eskualdeko ekintzaileei zuzenduta.
Untzaga plazan kokatutako karpan ospatu zen azoka joan den ostirala eta larunbatean. Bertan jarritako zazpi postuetan, eskualdeko udaletxeak, Debegesa, Izarra Fundazioa, Ekingune, Biharrian, BBVA eta Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak zeuden ordezkatuta.