Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Armagintzaren Museoaren 16. urteurrena

16. urteurrena ospatzen ari da gaur, urtarrilak 18, Armagintza Museoa. Eibarko kulturaren gune garrantzitsuenetakoa bilakatu da Museoa 16 urte hauetan. Armagintzan erreferentea izan den gure hiriaren memoria historikoa eta industria-ondarea kontserbatzea eta zabaltzea dira museoaren izateko arrazoia. Bere piezen artean, Armeria Eskolako Museoa izandakoaren bezelako funtsetatik etorritako arma-bilduma zabala dago eta Eibarren fabrikatutako produktu ugari: bizikletak, motorrak, josteko makinak, telebistak edota etxetresna elektrikoak.