Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Andretxea berriaren inaugurazioa

Andretxea, Emakumeen Etxe berria, inauguratu zen martxoaren 31n, Isasi kaleko 11. zenbakian. Jon Iraola alkateak, Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak eta beste udal ordezkari batzuek, Eibarko Emakumearen Mahaiko ordezkariekin batera, hartu zuten parte ekitaldian.

Eraikinaren barrualdea egokitzeko lanek, duela urte batzu kanpoaldea zaharberritzeko egin ziren obrekin batera, gune hau emakumeen ahaldutzerako garrantzi handiko erreferentzia-puntua bihurtzea lortu dute. Bertan jarduerak garatu eta ezagutza berriak eskuratu daitezke.