Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ALFAren mendeurrenaren erakusketa

Alfa enpresaren mendeurrena ospatzeko erakusketa bisitatu daiteke hilabete honetan Portaleako aretoan. Kooperatibismoaren aitzindaria izan zen Alfa eta Eibarren eta Euskal Herriaren mugak gainditu zituen. Bere ehun urteko ibilbidea erakusten du orain Armagintzaren Museoak, Alfaren lankidetzarekin antolatutako erakusketan. Urriaren 25era arte egongo da zabalik, asteartetik igandera, arratsaldeko 6.30etatik 8.30etara.