Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020ko Arrateko Amaren dantzak

Aspaldikoa da Arrateko erromerian festa eta dantzak egiteko ohitura. Urtero, irailaren 8an Arrateko Amaren dantzak eskaintzen dituzte Kezka dantza taldeak eta Usartza txistulari taldeak. Aurten ez da festarik Arraten, baina gutxienez dantzak aldez aurretik eta babes-neurri guztiak hartuta grabatu dira eta eibartarrek eta inguruko herritarrek 2020an ere irailaren 8a gogoan hartzeko gonbidapena da honako bideoa.

Txistulariak: Usartza Txistulari taldea

Dantzariak: Kezka dantza taldea

Antolatzaileak: Kezka dantza taldea - Eibarko Klub Deportiboa eta Eibarko Udala.

Musikak: "Iruña Diana" (tradizionala). Jose Miguel Laskurain (moldaketak).

Bideoa: Jose Antonio Roige, Idoia Lahidalga.