Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“DENOK EIBARTAR”

“DENOK EIBARTAR” arrazakeria eta xenofobia ekiditeko Eibarko Udalaren Inmigrazio Sailak sortu duen sentsibilizazio kanpaina bat da.

Gizartekintzako Immigrazio Arloak bultzatu du ekimena.

Kanpainaren helburua “Denok Eibartarrak” garela adieraztea da, hau da, etorkinak ere bertakoak direla azpimarratzea edo beste modu baten esanda, herrigintzan ere parte hartzen dutela onartzea. Giza eskubideen arabera, pertsonok migratzeko eskubidea daukagu eta bizimodu duin bat izateko eskubidea ere bai. Ekimenaren bitartez Eibarren dagoen aniztasun kulturala jaso nahi dugu eta bizikidetza positibo bat bultzatu. Migrazioaren errealitatea era positiboan ikustea nahi dugu eta herritarrek ere giza eskubideen ikuspegia bereganatzea.