Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“…Euskaraz eta kitto!" bandoren 40. urteurrena

Eibarren euskararen erabilera arlo guztietan sustatzea helburu zuen udal-bandoaren 40. urteurrena ospatu zen abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean. Urteurren hori dela eta, Eibarko Udalak ekitaldi labur baina sinbolismoz betea hartu zuen, gizarte eibartarraren ordezkaritza zabala bilduz. Joxe Mari Ulaziak aurkezpena egin ondoren, Jon Iraola Eibarko alkateak eta 1982an, bando publikatu zenean, alkate izandako Mikel Larrañagak hitzegin zuten.