Udalak izaera industrialeko enpresekin lan egingo du ingurumeneko obligazioak bete daitezen

Udalak izaera industrialeko enpresekin lan egingo du ingurumeneko obligazioak bete daitezen

Gida aurkezteko egin den prentsaurrekoaren irudia.

2018/02/13

Prozesuaren lehen fasean, Ingurumen sailak diagnostiko bat egin du parte hartu nahi izan duten 39 enpresei buruz; horretarako, lankidetzan aritu da Margube enpresarekin.

Eibarko Udalak, Margube Aholkularitza eta Formazio enpresarekin batera, Lege Gida bat sortu du izaera industrialeko herriko enpresei zuzendua; gidak hobekuntza-jarduerak jasotzen ditu enpresek dagozkien ingurumen-obligazioak bete ditzaten.

Dokumentua egiteko, azterlanean parte hartu duten 39 enpresen analisian oinarritu dira. Iaz proiektu bati eman zitzaion hasiera ezagutzeko zer egoeratan dauden izaera industrialeko enpresak ingurumen-obligazioei dagokienez, behin diagnostikoa eginda hobekuntza-jarduerak egiteko (Udala-enpresak), ingurumen-jarduera egokiak ezartze aldera.

Hala, txosten bat egin zen egindako diagnostikoa jasotzen zuena eta halaber enpresei ingurumen-eskakizunetara egokitzen laguntzeko jarduerak planteatzen zituena.

“Gure enpresen errealitatea zehatz-mehatz ezagutzeak bide eman digu jarduerak ezartzeko, enpresek beren ingurumen-obligazioei dagokienez egoera hobe dezaten”, dio Jon Iraolak, Eibarko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen saileko zinegotzi sozialistak. Zentzu honetan, adierazi du “Udaleko Ingurumen sailatik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten enpresa guztiei eta, bide batez, izaera industrialeko Eibarko enpresak gonbidatu Txosten honen emaitzen aurkezpenera eta 2018an egingo diren hobekuntza-jardueren aurrerapenera etor daitezen”.

Aurkezpena Eibarko Udaleko Pleno Aretoan egingo da, otsailaren 16an, goizeko 9:00etan. 

Ekitaldira joaten diren izaera industrialeko enpresa guztiei doan emango zaie Lege Gida bat. 

"Gida espezifikoki dago eginda Eibarko udalerriko enpresentzat; kontsultarako oinarri-dokumentu bat da, azkarra eta erraza, enpresei lagunduko diena beren lege-eskakizunak betetzen hainbat esparrutan”, dio Jon Iraolak. 

2018. urte honetarako planteatzen diren hobekuntza-jardueren artean —jardunaldian zehaztasunez azalduko direnak—, honako hauek daude:

  • Laguntza Teknikoko Zerbitzu bat zalantzak eta ingurumen-arazoak kontsultatzeko, izaera industrialeko Eibarko enpresei zuzendua.  Laster, Udalaren webgunean (Ingurumen saila) aurkitu ahalko dira zerbitzu honi buruzko kontu guztiak: harremanetarako zenbakia, posta elektronikoa, ordutegia, etab. 
  • Doaneko Formazio Plan bat,  lehen aipatutako emaitzen Txostenean detektatutako gabeziei erantzuteko sortua. 
      • Ingurumeneko lege-eskakizunei buruzko ikastaroa.
      • IKS-eem (Ingurumen-kudeaketa elektronikoa) delakoei buruzko ikastaro teoriko-praktikoa.
      • Ingurumen-kudeaketa sistemei buruzko ikastaroa.

Ingurumen sailak azpimarratu nahi du halako proiektuetan parte hartzeak duen garrantzia, bai industria-enpresek ingurumeneko arloan dituzten premiak bistaratzeko, bai arlo horretan udal ekimenak sustatzeko, beharrezkoa izanez gero, enpresei zuzendutako ingurumen-politiketarako baliabideak gehitu daitezke-eta.

Datozen egunetan, izaera industrialeko Eibarko enpresek gonbidapen bat jasoko dute aurkezpenera joateko informazio guztiarekin. Edukiera-arrazoiengatik, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea info@margube.com helbidera posta elektronikoa bidalita edo 943202818 / 688829153 telefonoetara deituta, 9:00etatik 18:00etara. 

etiketak: gida, Eibar, ingurumena, enpresak