Merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpaina abian da
Bertako merkataritzaren balioa nabarmentzeko kanpainaren aurkezpena izan da gaur asteazkena, urriak 31, Eibarko Udaletxean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuta, datorren astelehenean, azaroak 5, hasiko den kanpainaren nondik norakoak azaldu dituzte Alberto Albísteguik, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailaren zinegotzia, eta Alfredo Retortillok, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Sailburua.
"Erosi bertan" izenburupean (erderaz, "Compra local"), kanpainaren helburuak bi dira: bata, bertako denden lana balioan ipini eta nabarmentzea, gure herri eta hiriak dinamizatuz eta, bigarrena, ardura edo erantzukizuna eskatzea kontsumitzaileei guztiok nahi dugun gizartea sortzeko.
Halaber, kanpainari hasiera emateko, datorren astelehenean, azaroak 5, biniloak jarriko dira gure herrian hutsik dauden hainbat dendetan, horien balioa azpimarratu edo nabarmentzeko. Azken finean, kanpaina bera bultzatzeko sustapen-jarduera bat da.
Retortillo Sailburuordearen hitzetan, "bertako merkataritzak benetako garrantzia ez duela uler daiteke globalizazio mundu honetan, baina gaur aurkezten dugun kanpainaren leloak dioen moduan, ahalmena edo boterea gauza txikietan dago eta gure esku dago gaitasun hori aktibatzea. Gauza txikien superbotereak dira etorkizuna sortzen uzten dizkigutenak, azken finean, nola eta non kontsumitu nahi dugun erabakiz".
Kanpainaren spota
"Erosi bertan" kanpainaren aurkezpeneko irudiak