Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Liburutegiko irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Liburutegiko irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Garbiñe Ubedaren saioa

2014/09/03

Irailaren 1etik 12ra zabalik izango da klubetan parte hartzeko izen ematea

Irakurtzea gustatzen bazaizu eta, batez ere, irakurtzen duzuna beste batzuekin konpartitzea gustoko baduzu, hona hemen Eibarko Liburutegiak antolatu dituen jarduerak urritik maiatzera.

Hiru aukera desberdin daude:

Euskarazko irakurketa kluba (Idazlearekin harixa emoten), eta kitto! Euskara elkartearekin elkarlanean. Antxon Narbaiza izango da gure dinamizatzailea eta idazlearekin irakurritakoa konpartitzeko gunea eskaintzen dugu. Informazioa eta izen-ematea, liburutegian edo blogean

Gaztelerazko irakurketa kluba. Peru Magdalena da dinamizatzailea eta hilean behin izaten dira saioak.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara daudenentzat aukera dago ere irakurketaren onurak dastatzeko. Umeen irakurketa kluba badugu ere, Txabi Arnalen eskutik.