2013ko Sanjuanetan salmenta-postuak jartzeko onartuak izan diren eskaeren behin-betiko zerrenda.
2013/06/10
Eibarko Udaletxeko Areto Nagusian 2013ko maiatzaren 31n zozketa egin ondoren, onartuak izan diren eskaeren behin-betiko zerrenda argitaratzen da.
Zerrenda hau Udalaren web orrian, ediktu taulan eta PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) egongo da ikusgai.
Baimena 2013ko ekainaren 23ko 16:00etan hasita ekainaren 25eko 23:00etara artekoa da.
Ordaindu beharreko tasa eskudirutan ordainduko zaio Udaleko ordezkariari, okupazioaren unean bertan, Udaleko ordezkariak baimenari dagokion dokumentazioa eskatu ahal izango du.