Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zurrumurruen aurkako prestakuntza saioak. 3. saioa

Zurrumurruen aurkako prestakuntza saioak hartuko ditu Portaleak, herritarrei eta gizarte-erakundeei zuzendutakoak. Hiru saio izango dira, abenduan, urtarrilean eta otsailean

Eibarko Udaleko Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren Unitateak eta ZAS! – Zurrumurruen aurkako Euskal Sareak hiru prestakuntza-saio antolatuko dituzte Eibarren, gizarte-trebetasunak sortzeko, gure ingurune hurbileko bizikidetza eta bizilagun-giroa hobetzeko, eta, hala, pertsona migratzaileen integrazioa bultzatzeko.

Zurrumurrua sintoma gisa hartuta, eta genero zeharkakotasunak eta dibertsitateak erabiliz, gure ingurune hurbileko bizikidetza eta auzo-giroa hobetuko duten gizarte-trebetasunak sortzea izango da helburua, estereotipoak testuinguruan kokatuz eta aztertuz, eduki horiek zurrumurruaren aurrean komunikazio-trebetasun, -jarrera eta -tresna praktikoak garatuz.

Hirugarren eta azken saioa otsailaren 13an izango da, aurreko kasuetan bezala Portalea eraikinean, 18:00etan, Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak izenburupean eta Korapilatzen aholkularitzako (Aholkularitza, prestakuntza eta coaching-a) kide Asier Gallastegiren eskutik.

Eibarko Udalak erregistratzera eta parte hartzera gonbidatzen ditu Eibarko herritar guztiak. Izena emateko, e-maila bidali behar da immigrazioa@eibar.eus posta helbidera eta bertan parte hartzeko gogoa adierazi.

Zer
Noiz 2023/02/13
18:00 - 20:00
Non Portalea - 3.solairuko ikastaro gela
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal