- https://www.eibar.eus/eu/agenda/zabalik-dago-berrerabili-eta-berrasmatu-taillerretan-2-txanda-izena-emateko-epea
- Zabalik "Berrerabili eta Berrasmatu" taillerretan (2. txanda) izena emateko epea
- 2022-10-24T00:00:00+02:00
- 2022-11-06T23:55:00+01:00
2022/10/24
00:00
-
2022/11/06
23:55
Zabalik "Berrerabili eta Berrasmatu" taillerretan (2. txanda) izena emateko epea
Eibar
Eibarko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, “Berrerabili eta berrasmatu” tailerren edizio berri bat jarri du abian bigarren urtez jarraian, datorren hiruhilekoan zehar. Ekimenaren helburua da erabilitako objektuak berrerabiltzea, birziklatzea eta konpontzea sustatzea, objektuei balio erantsia emanez eta bizitza erabilgarria luzatuz.
Tailer hauekin, herritarrei tresnak eskainiko zaizkie beren sormena praktikan jarri eta kontsumo-ohituretan eragiteko, eta horrek zuzenean lagunduko du hondakin gutxiago sortzen, birziklatzea sustatzen eta jatorrian hondakinak behar bezala bereizten, ingurumena errespetatzeko jarrerak eta balioak garatzeaz gain.
Izena emateko epea: urriak 24 - azaroak 6
Izena emateko formularioa: https://formularioak.eibar.eus/eu/berrerabilietaberrasmatu
Onartuen zerrenda argitaratzeko eguna: azaroak 8
"Berrerabili eta Berrasmatu" tailerren inguruko informazio gehiago hemen.