Trío medianoche
Halabeharrak baltsak eta bolerok irrikaz maite dituzten hiru pertsona batu zituen Eibarren, bada urte eta erdi “Trío Medianoche” jaio zela. Pedro Bartra, Bernardo Aguilera eta Jesus Mari Bastida zaleen aurrean jotzea zer den badakiten beteranoak diren arren talde berri bat eratu dute, eta ilusioz gainezka dihardute han eta hemen doinu latinoamerikarrak eskaintzen. Iaz bezala, aurten ere Coliseo Antzokiko taula gainean izango dira musika estilo hau maite duten eibartarrak gozarazteko asmoz, eta gainera, “Viajando con el Trío Medianoche” laster kaleratuko den hirukotearen lehen diskoaren aurkezpena egingo dute.
Sarreren prezioa: 10 euro.