Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Supermendikute 2002-2013

Hogei urte baino gehiago igaro dira Supermendikute jaio zenetik. El Diario Vasco egunkarian agertzen da igandero Jose Antonio Azpilicueta eibartarrak sortutako pertsonaia, bere emazte Evaristarekin batera Eibarren gertatzen diren gauzak, onak eta ez hain onak, bere ikuspuntutik adierazten ditu super heroiak. Badira ia 1.200 tira urte guzti hauetan igandero argitaratu direnak Supermendikuteren istorioak kontatuz, beti ere euskaraz, eta jendearen harrera oso ona izan da urte guztiotan. Gaurdaino Azpilicuetak bi bilduma-liburu argitaratuak ditu, eta urtea hastearekin bat hirugarren bat kaleratuko du, honek 2002tik 2013rainoko tirak bilduko ditu. Portalean egingo du Azpilicuetak liburuaren aurkezpena, eta besteren artean aipatzekoa da liburuaren hitzaurrea Bernardo Atxaga idazle gipuzkoarrak gauzatu duela.

Zer
Noiz 2014/01/23
19:00 - 21:00
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal