Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Mugikortasunaren Europako Asteko ekimenetan izena-emateko epea irekitzen da

Mugikortasunaren Europako Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da. Aste horretan antolatutako hainbat ekimenetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. 

Izena emateko epemugak ondorengoak dira:

  • Nordic walking bataioa: irailak 10 barne
  • Nordic walking martxa: irailak 16 barne
  • Ibilixan, ibilaldi osasuntsua: irailak 21 barne

Hiru jarduera hauetan izena emateko deitu 943708408 telefonora edo bidali mezu bat helbide honetara: ingurumena@eibar.eus. Mezuaren gaian adierazi "MEA2021 izen-ematea" eta bidali zure datuak (izen-abizenak; harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa; jardueraren izena, data eta ordua).

Bigarren eskuko bizikleten azokan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik 943 67 02 49 telefonora deitzea.

Informazio gehiago: ingurumena@eibar.eus / tel. 943708408

Oharra: taldeetako pertsona-kopurua aldatu daiteke pandemiaren bilakaeraren arabera.

Zer
Noiz 2021/09/01
2021/09/22
Non Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal