Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Monolaborantzen ingurumen-eraginak eta alternatibak

Arturo Elosegi Irurtia, Iñaki Antiguedad Auzmendi, Maialen Sistiaga Poveda, Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoak hartuko dute parte. Elosegik eukalipto landaketek ingurumenean duten eraginaz egingo du berba; Antiguedadek, berriz, “zuhaitz egokia leku egokian” gaia jorratuko du; Sistiagak baso pedagogiaz jardungo du; eta Etxebeste eta Arriolabengoa Errez kooperatibako kideak dira eta CAS (Complex Adaptative Sistems) basogintzaz egingo dute berba. Guztiak dira adituak aipatutako gaietan.


Sarrerak doakoak dira eta aldez aurretik har daitezke Coliseoko leihatilan, astelehenean, 17:30etik 19:30era eta on-line plataformaren bidez. Hitzaldiaren egunean bertan sarrerak hartzeko, leihatila hitzaldia hasi baino ordubete lehenago irekiko da.

 Argibide gehiago: eibarkobasobiziak@gmail.com

Zer
Noiz 2021/04/29
18:00 - 20:00
Non Coliseo antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal