- https://www.eibar.eus/eu/agenda/migratzailearen-nazioarteko-eguna-201chondarrezko-eta-gatzezko-istorioak-historias-de-arena-y-sal201d-antzeztutako-monologoa
- Migratzailearen nazioarteko eguna: “Hondarrezko eta gatzezko istorioak" [Historias de arena y sal”] antzeztutako-monologoa
- 2022-12-16T18:30:00+01:00
- 2022-12-16T20:00:00+01:00
Migratzailearen nazioarteko eguna: “Hondarrezko eta gatzezko istorioak" [Historias de arena y sal”] antzeztutako-monologoa
PORTALEA. ARETO NAGUSIA. 2.SOLAIRUA
Migratzailearen nazioarteko eguna ospatzeko, Eibarko Udaleko Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren Unitateak ““Hondarrezko eta gatzezko istorioak" [Historias de arena y sal”] antzeztutako-monologoa antolatu du abenduaren 16an, 18:30ean, Portalean.
Gizateriaren historian zehar, migrazioa adierazpen ausarta izan da, norbanakoen nahigabea gainditu eta bizitza hobea bilatzeko ausardia. Horixe erakutsiko digu “Historias de arena y sal” saioak, bizitza hobearen bila dabiltzan gazteen istorioen collage bat, Amazigh kulturaren anekdota eta ipuin tradizionalekin batera.
Ridoune Chakouchek (Merroutcha, Marruekos 1981) interpretatuko du obra, Virginia Imazen zuzendaritzapean. Elkarrizketa kulturaren, funtzioaren eta sexuaren eremuetan diskriminazioei aurre egiten dieten pertsona ausartengan oinarritzen da.
Eibarko Udalak Eibarko herritar guztiak antzezlana ikustera gonbidatzen ditu. Sarrera librea eta doakoa izango da.