Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Klub Deportiboa - Ate Irekien eguna

Klub Deportiboak Eibarko jendearen artean bere ekintzak sustatu eta bultzatu nahi ditu herri guztiak ezagutatu eta disfrutatu ditzan, eta horretarako herritar guztientzako aisialdi, kirol eta kultura antolatutako egun bat ospatzen du, hau da, ATE IREKIEN EGUNA .

Irailaren 29an, larunbata, 9:00tatik 23:00tara, Toribio Etxeberria, Fermin Calbeton eta Zuloagatarren kaleaetan eta Untzaga plazan egingo diren ekintzak: 

9:00.- MENDIA. Inguruetako mendietara nagusi eta haurrentzako irteerak.

          ESPELEOLOGIA.  Urkoko kobarako irteera.      

          KULTURA. Euskal Jaia eta Klub Deportiboaren historiaren inguruko erakusketa

 

10:00.- ARGAZKILARITZA.  Eibarren zehar argazkiak taldeka aterako dira eta erakusketa eta bideoak egingo dira.

 

11:30 - 14:00.-  ESKIA. Roll-Skiak erabiltzeko teknikak erakutsiko dira eta erakustaldia Fermin Calbetón kalean.

 

12:00 - 14:30.-  XAKEA: xake-erraldoia, 8 x 8 metroko xake taula batekin Untzaga plazan.

                           PILOTA: eskupilotak egiten dituen artisaua etorriko da, eta pelotak eta eskuetako babesak egiten eta jartzen erakutsiko du. Untzagan.

                          URPEKO EKINTZAK: materialaren erakkusketa eta bideoen proiekzioa.

                          TXIRRINDULARITZA: Giro eta Tourrera joateko erabiltzen den kamioia jarriko dugu.

                           SQUASHa: Toribio Etxeberria eta San Juan kaleen arteko pasabidean squash pista puzgarria jarriko dugu.

 

15:00 - 17:30.- GUZTION HERRI-BAZKARIA TORIBIO ETXEBERRIA KALEAN. Ticket bidez egingo da bazkaria

 

18:00 - 19:00.- PILOTA: “Barru” partidu herrikoia, San Andres elizako horman.

                           XAKEA: aldibereko partidak, 20-30 jokaleku: Toribio Etxeberria kalean

 

18:30 - 19:30.-ESPELEOLOGIA. Errekasto bat jeitsiko da: Elgetako bidetik Udaletxera

 

19:00 - 20:00.- XAKEA: Itsukako xakea

 

18:00 - 20:30.- MENDIA.

ROKODROMOAK:

-          Herri-boulderra

-          Udaletxeko erlojurako eskalada

-          San Andres elizako kanpandorrerako eskalada

-          Funanbulismoa edo ekilibrismoa. Toribio Etxeberrian

 

19:15 - 20:30.- ATLETISMOA

Altuera jauzia - Untzagan

Errelebo lasterketa: Untzaga – Fermin Calbeton

Hesi-jauzia

 

20:30 - 22:30.- KEZKA

Erromeria, Untzagan.

Zer
Noiz 2012/09/29
09:00 - 23:00
Non *
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal