Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Zarata Mapa berriaren aurkezpena

Eibarko Udalak udalerriko zarata-mapa egin du, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarritakoa betez.

213/2012 Dekretuaren 13. Artikuluak ezarritako betez, 2022ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, mapa hori jendaurrean jartzea erabaki zen.

Horrela, datorren ekainaren 6an, 18:00etan, Udaletxeko pleno aretoan, zarataren mapa eguneratzeko lortutako emaitzen berri emateko jardunaldi irekia egingo da herritar guztientzat.

Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, hilabeteko epea egongo da jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko. Epe horretan espedientea aztertu nahi duenak eskuragarri izango du Hirigintza eta Ingurumen Saileko bulegoetan (Untzaga plaza 1). Ildo beretik, webgunean ere kontsultatu ahal izango da (https://www.eibar.eus/eu/udala/dokumentazioa-erakusketa-publikoan/espedienteak?set_language=eu).

Jendaurrean jartzeko epea amaitutakoan, Udalak bi hilabeteko epea izango du zarata-mapa onartzeko, alegazioak aintzat hartuta, azken horiek aurkezteko epemuga bukatzen den egunetik zenbatzen hasita.

Zer
Noiz 2022/06/06
18:00 - 19:00
Non Udaletxea (Pleno Aretoa)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal