Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Itsaspeko bihotzak areto literarioa

Genero berdintasuna lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez areto literario honetan. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.

Ibilbideak haur literatura bereziki eta bestelako arte adierazpen batzuk ere (ilustrazioa, joskintza, artisautza, ikus-entzunezkoak…) barne hartzen ditu. Haur eta gazteentzat argitaraturikoen artean parametro pedagogiko hezkidetzaileak dituzten lanak hautatu dituzte saiorako. Liburu jakin bat aitzakia izanik hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin, arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean.

Erakusketaren helburu espezifikoak honako hauek dira:

  • Literatura hezkidetzailea ezagutaraztea ume zein helduei
  • Artea eta estetika kontzeptuetan hezi, begirada artistikoa landuz
  • Praktika pedagogiko hezkidetzailea aurrera eramatea

Imajinario kolektiboan dauden sexu-genero estereotipoak gainditzeko aukerak ematea.

Norentzat:

LHko 4. mailako haurrek bisita gidatuak egin ditzaten pentsatuta dago. Beraz, ikastetxeekin lotutako bisitak egingo dira bi aste horietan zehar.

Familientzako saioa ere izango dugu martxoaren 12an. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da Liburutegian.

Eibarko udaleko Berdintasun arloko eta Udal liburutegiko ekimena, elkarleanean.

Zer
Noiz 2019/03/07 10:30
2019/03/13 16:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal