Gabonetako Bigarren Eskuko Azokan izena emateko epea zabalik (azaroaren 28tik abenduaren 13ra)
IZENA EMAN AZAROAREN 28tik ABENDUAREN 13ra!
Abenduak 16, Errebal Plazia, 10:00etatik 14:00etara
Eibarko elkarte, ikastetxe eta herritar guztiek har dezakete parte. Bi aukera:
1. Erreserbatu salmenta-postu bat (mahai bat) eta zeuk saldu erabilitako zeure gauzak.
2. Gordailu-salmentan utzi zure objektuak (10 gehienez) eta antolakuntza-taldekoak arduratuko dira salmentaz. Ezin dira eraman: arropa eta osagarriak, bolumen handiko altzariak… Egunean bertan eraman gauzak 9:00etatik 10:00etara.
Oharra: aukera batean zein bestean parte hartzeko, nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea eta adin nagusikoa izatea. Hitzordua emango da.
Izena emateko epea: azaroaren 28tik abenduaren 13ra (biak barne)
Izen-emateak eta informazio gehiago:
GABONETAKO APAINGARRIAK MATERIAL BIRZIKLATUEKIN EGITEKO TAILERRA
11:30 – 14:00, Errebal Plazia. DOAN
Bi tailer: 3-6 urteko haurrentzat (heldu batez lagunduta) eta 7 urtetik aurrerakoentzat. Iraupena 25 min. Bost txanda aukeran, 11:30etik 13:30era. Plaza mugatuak.
Hartu txanda egun berean!