- https://www.eibar.eus/eu/agenda/informazio-puntua-amanan-faktura-elektrikoa-co2-aztarna-eta-eibarko-klima-eta-energia-ekintza-plana
- Informazio puntua Amañan: Faktura elektrikoa, CO2 aztarna eta Eibarko Klima eta Energia Ekintza Plana
- 2021-06-10T11:00:00+02:00
- 2021-06-10T19:00:00+02:00
2021/06/10 11:00-19:00
Informazio puntua Ingurumen Jardunaldiak
Informazio puntua Amañan: Faktura elektrikoa, CO2 aztarna eta Eibarko Klima eta Energia Ekintza Plana
Berdinatasunaren Pasealekua - Amaña
Ekainaren 9, 10 eta 11n, 11:00etatik 19:00etara, informazio-gune bat jarriko da Urkizuko plazan, Untzaga plazan eta Berdintasunaren pasealekuan. Eibarko Klima-Aldaketarako eta Energiarako Ekintza Planaren aurrerapenak emateaz gain —lantze-prozesuan dago—, herritarren ekarpenak jasoko dira Plana aberastearren. Bestetik, eibartarrek beren CO2 aztarna kalkulatzeko aukera izango dute, alegia, zenbat negutegi-efektuko gas igortzen duten, eta, hortaz, bakoitzak zer inpaktu duen kliman. Halaber, faktura elektrikoari buruzko zalantzak argituko dira; hortaz interesdunei gomendatzen zaie beren fakturetako bat eramatea.