Eibarko Udala
2022/05/15 09:45-12:00
Ingurumena

Iburerreka inguruaren garbiketa eta azterketa

Unzaga

Eibarko Baso Biziak natur elkarteak, Udalarekin elkarlanean, Iburerreka eta inguruak garbitu eta ezagutzeko irteera antolatu du maiatzaren 15erako. Irteera Untzagatik izango da, goizeko 9:45ean, eta Ego ibaiaren ibilbideari jarraituko zaio Iburerreka aldera. Helduek erreka eta inguruak garbituko dituzte, eta umeekin errekaren egoera aztertuko da. Ume txikienek gauza bisualak aztertuko dituzte (habitataren, fauna eta floraren karakterizazioa...) eta helduek uraren ezaugarri-fisiko kimikoak. Ondoren, 12:30-13.00 aldera Elgetarako bideko lehen partetik pasatzen den erreka aztertu eta garbituko da. Bukatzean, ogitarteko bana eta sagar-zukua banatuko da.

Parte hartzeko eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idatzi behar da.