Etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzeko eta zure etxebizitzarako berokuntza-sistemarik egokiena zein den jakiteko tailer praktikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, bi tailer antolatu ditu azarorako:

  • Azaroaren 15ean, 18:30etan, Portalean (Ikastaro gelan), etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko tailerra.

“Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!” tailerraren helburua herritarrak energia berriztagarriak ezarri ahal izateko beharrezkoak diren irizpideak eta ezagupenak modu argi eta ulergarri batean eskaintzea da. Energia berriztagarrien ezarpenak araudiari lotutako aldaketak jasan ditu berriki eta aldaketa horiek teknologia horien ezarpena erraztu du, baita banakako etxebizitzetan zein etxebizitza-blokeetan. Izaera praktikoa izango duen saio bati esker, energia berriztagarrien instalazioak aurrera eramateko baldintzak zeintzuk diren argituko du gaian espezializatutako aditu batek eta aldi berean, gure lurraldean martxan dauden instalazioen benetako kasu praktikoen bidez instalazio horietan sortutako energia nola erabili daitekeen azalduko du. Gainera, parte hartzen dutenei, “Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa” banatuko zaie.

  •  Azaroaren 28an, 18:30etan, Portalean (Ikastaro gelan), zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.

 Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Energia berriztagarrien tailerrean parte hartzeko izena emateko epea azaroaren 13ra arte dago zabalik, eta berokuntza sistemen tailerrean parte hartzeko, azaroaren 23ra arte. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar egingo diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:

 Nola egokitu etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe.

  • Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!
  • Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
  • Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute.
  • Energia Argitu Kit kanpaina (kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere).

Energia Argitu da Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.

 

Noiz 2023/11/08
2023/11/23
Non Eibar, Portalea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal