Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Emakume migratuentzako talde tailerrak: Gure praktikak eta jakintzak DEKOLONIZATZEN

Mendekotasunak dituzten pertsonak zaintzen eta etxe-zerbitzuan lan egiten duten emakumeen talde-espazioak dira, ikasteko, ezagutzeko, askatzeko eta eraldatzeko hezkuntza-prozesu kolektiboak eskaintzea helburu dutenak.

Gaiak jatorrizko herrialdeko eta helmugako herrialdeko bizitzarekin lotuta egongo dira, besteak beste askotariko kapitalak emakume eta langile gisa; aldarrikapenak eta erresistentziak Gipuzkoan.

Tailerraren izenburua "Hemen eta orain dauden errealitateak" izango da eta Eibarren lau ostegunetan biltzeko aukera izango dugu. Urriaren 13, 20 eta 27an eta azaroaren 3an. Bilerak 16:00ak eta 18:30ak bitartean izango dira Portalea Eraikineko Batzartoki B gelan.

Tailerrak Bidez Bidek antolatzen ditu eta Cuídate, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Kultura Aniztasun eta Immigrazio Unitatea dira kolaboratzaileak.

Izena emateko:  formacionbidezbide@gmail.com // 747 409 129

Zer
Noiz 2022/10/13 16:00
2022/11/03 18:30
Non Portalea (B batzartokia)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal