Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Ignacio Zuloagaren egungo islak

PORTALEko Erakusketa Aretoa

asteartea - igandea    18:30 - 20:30

Ignacio Zuloaga Institutuko arte batxillergo ikasleen erakusketa

Badira urteak Ignacio Zuloaga Institutuan Batxilergoa ikasten ari diren gazteen artelanen erakusketa burutzeko apustua egin zela, hein handi batean batxilergo artistikoa egiten ari diren ikasleen lanak egongo dira ikusgai.  Ikasketa artistikoak egitearen aldeko hautua egin duten ikasleen obrak jendearengana hurbiltzea da erakusketaren xedea, kurtsoan zehar gauzatzen dituzten artelanak plazaratu asmoz. Ekintza hau Portaleako erakusketa areto nagusian egiten da eta 2 astetako iraupena izaten du.

Ikasleek ikasgai ezberdinetan landutako hamaika lan izango dira ikusgai: marrazketa tekniko eta artistikoa, diseinuaren oinarriak (barne diseinua, grafikoa eta industriala), margogintza, zeramika, argazkigintza, ikus-entzunezko kultura… Artista gazteek gelako egunerokotasunean gauzatzen dituzten lanak erakutsiko dira, hau da, ez bereziki okasio honetarako prestatutako artelanak, kurtsoan zehar klase ezberdinetan burutzen dituztenak baizik.

Horregatik hartzen du erakusketak “Ignacio Zuloaga Institutuaren Egungo Islak” izena. Ekimen hau 1999-2000 ikasturtean jarri zen martxan, eta data kontuak direla eta ezin izan da erakusketa urtero ospatu, baina urteen poderioz ohitura bihurtu da eta azken urte hauetan beti gorde izan da tarte bat Portaleako erakusketa aretoan ikasleen lanak hartzeko. Izan ere, ikasleentzako aukera paregabea da euren obrak herritarren eskuetan jartzea, eta ikasleak pozik sentitzeaz gain, hauen gurasoak ere oso arro azaltzen dira.Aurtengo ediziorako bada berritasun nabarmen bat, beste askoren artean. Hain zuzen ere 5x2 metroko tamainako hiru mural eramango dituzte Portaleako areto nagusira, bakoitza bost ikasleren artean gauzatutako obrak dira. Jarduera hauek ikasleak bakarkako lanetan ez ezik taldeko lanean trebatzeko planteatu dira, elkarrekin lana nola egiten den ikas dezaten.

Noiz 2012/04/20
2012/04/29
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal