Eibarko Udala

2012/05/02 19:30-22:00

bonbardaketaren 75. urteurrena   Hitzaldia

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena - Hitzaldia

Coliseo Antzokia

Eibarko Udal Artxiboa

EIBARKO BONBARDAKETEN 75. URTEURRENA

Jesús Gutiérrez

Jesus Gutierrez historialariak Eibar  Gerra Zibil garaian ikertu du, eta hitzaldi honetan ikerketa horren emaitzak aurkeztuko ditu. Eibarko hiriak 7 hilabetean zehar gerra fronte gisa izan zituen berezitasunen inguruan hitz egingo du. Denbora horretan Arrateko eta Karakateko kainoikadak jasan zituen eta baita aire-erasoak ere.

Historialariaren arabera, hildakoei eta suntsiketei dagokienez latzenak izan ziren gertakariak aire-bonbardaketaren ondorio izan ziren. Bonbardaketa horiek Errepublikaren botere legitimoaren aurka altxatu zirenek egin zituzten, eta euren helburu estrategikoak arma fabrikak eta Isasiko eta Errebaleko konbentuetan kokaturik zeuden kuartelak izan ziren. Unerik latzenak apirilaren 24 eta 25 bitartean bizi izan ziren. Egun horietan italiarren bonbardaketen ondorioz hildako eta zauritu ugari egon ziren.