- https://www.eibar.eus/eu/agenda/eibarko-basoak-ezagutuz
- Eibarko Basoak ezagutuz
- 2021-10-17T09:30:00+02:00
- 2021-10-17T14:30:00+02:00
2021/10/17 09:30-14:30
Ingurumena
Eibarko Basoak ezagutuz
Untzaga Plaza
Eibarko Baso Biziak elkarteak, Udalaren laguntzarekin, irteera bat antolatu du gure baso-ekosistema hobeto ezagutzeko eta haritza, pagoa, artea... bezalako zuhaitz autoktonoak ernatzeko prozesua abian jartzeko.
Urriaren 17an, igandean, 09:30ean, Unzagako jubiletxearen ondoan elkartuko gara ezkurrak biltzeko, eta 13:00ak aldera Untzagara itzuliko gara horien aukeraketa egiteko. Amaitzeko, aukeratutako ezkurrak lurrez eta zohikatzez betetako ontzietan sartuko ditugu. Lortzen diren landareekin etorkizunean gure inguruan landaketak egingo dira.
09:30eko txandan irteerara joaterik ez dutenek ezkurrak hautatzeko eta ernatzeko prozesuan parte hartu ahal izango dute Untzagan 13:00etan.