Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Dokumentalak eta solasaldiak egungo krisi eta erronkei aurre egiteko

Urriaren 19an eta 20an hainbat erakundek Eibarko Udalaren laguntzarekin bi saio antolatuko dituzte proiekzio eta mahai-inguruekin Eibarko Kontsumo Arduratsuaren VII. Azoka osatzeko.

Bizi dugun testuingurua agerian uzteaz gain, bi jardunaldi hauen helburua da alternatiba ezberdinak eta bizi- eta kontsumo-aukera berriak ezagutaraztea, bizimodu berri horretara, oraingoak baino justuagoak eta jasangarriagoak izan beharko diren etorkizuneko jendarte berrietara igarotzen hasteko.

Gai horiei heltzeko, ikus-entzunezkoetan ezagutuko ditugun ekimen eta proposamen zehatzez gain, bertoko eta Latinoamerikako gonbidatuak izango ditugu, kezkak, jakin-nahiak eta proposamenak partekatzeko.

 

ASTEAZKENA, URRIAK 19 – 19:00

'ExplotAPP': Prekarizazioa zure mugikorrean eskura.

Dokumental honek plataforma digitaletako lan-prekaritatea jorratzen du. 25 minututan, mundu mailan plataforma digitaletan dauden lan-eskubideen egoera aztertzen du, fokoa jarrita Euskadin “Glovo” enpresarentzat eta El Salvadorren “Hugo”-rentzat lan egiten duten langileen egoeran.

Dokumentalaren amaieran, Latinoamerako adituen errealitatea eta proposamenak ezagutzeko aukera egongo da. 

Trailerra

OSTEGUNA, URRIAK 20 – 19:00

Alternatibak Plazara!

Dokumentalak gutxi gorabehera ordubeteko iraupena du, eta Euskal Herriko hainbat lekutatik egindako bidaia bat jasotzen du, nekazaritzatik, elikaduratik, trantsizio energetikotik, zaintzatik edo ekonomia sozial eta solidariotik bizitza eta planeta benetan zaintzen dituzten eredu, komunitate eta herrietara igarotzen laguntzen duten eguneroko bizitza eta kontsumo hurbileko ekimen, alternatiba eta aukerak ezagutzeko.

REASeko (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) Blanca Boix izango da dokumentalaren proiekzioaren ondorengo solasaldian.

Trailerra 

Zer
Noiz 2022/10/19 19:00
2022/10/20 21:00
Non Bista Eder 10, Portalea eraikina, Eibar
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal