Eibarko Udala
2021/09/28 19:00-21:00
Asteklima   Dokumentala

Asteklima Dokumentala: “MAÑANA” (“DEMAIN”)

Coliseo

Zuzendariak: Cyril Dion, Mélanie Laurent. 2015.

Sinopsia: 2100ean gizateriaren zati baten desagerpena iragartzen zuen ikerketa argitaratu ondoren, Cyril Dion, Mélanie Laurent eta lau pertsonako talde bat hondamendiaren arrazoiak eta, batez ere, hura saihesteko modua ikertzeko hamar herrialde bisitatzen dituzte. Bidaian zehar, nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza berrasmatzen dituzten aitzindariekin topo egiten dute. Lana amaituta, mundu berri bat sortzeko aukera ikusten hasi dira: biharko mundua.

Hizkuntza: gaztelania  // 118 min 

Doako sarrera. Aldez aurretik hartu behar dira: Coliseoko leihatilan (astelehenean eta ostiralean 17:30etik 19:30era) edo kutxabank-en.