- https://www.eibar.eus/eu/agenda/bigarren-eskuko-bizikleten-azoka-eta-konponketa-tailerra
- Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra - Mugikortasunaren Europako Astea
- 2021-09-18T10:30:00+02:00
- 2021-09-18T14:00:00+02:00
2021/09/18 10:30-14:00
Bigarren eskuko bizikleten azoka eta konponketa tailerra - Mugikortasunaren Europako Astea
UNTZAGA PLAZA
Erabilitako bizikletak eta patineteak berrerabiltzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko ekimena da. Herritar guztiek parte har dezakete gordailu-sistema bidezko salerosketa merkatu honetan.
Ekarri ezazu saldu nahi duzun bizikleta edo patinetea larunbatean bertan Untzaga plazara Gordailu-zerbitzuan uzteko. Nahitaezkoa da aurrez telefonoz deitzea (943 670 249); bizikleta edo patinetea uzteko hitzordua emango dizugu. Azoka amaitzean, saldutakoaren dirua emango dizugu edota utzi duzuna. Zerbitzua doakoa da. Gehienezko prezioa 500 €-koa izango da. Egoera onean daudenak bakarrik onartuko dira.
Oharra: Parte hartzeko, adin nagusikoa izan behar da eta norberaren datuak eskatuko dira (NANa eta telefonoa). Halaber, behar duzuna aurki dezakezu, prezio interesgarrian. COVID-19: Nahitaezkoa musukoa eramatea. Indarrean dauden osasunaren prebentziorako segurtasun neurriak jarraituko dira.
Bizikletak konpontzeko tailerrean parte hartzeko aukera ere izango duzu.