Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Atzerriko jatorria duten eibartarrei zuzendutako administrazio elektronikoko ikastaroa

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko Immigrazio eta Kultur Aniztasun Unitateak atzerritarrei zuzendutako gaitasun digitalei buruzko prestakuntza tailerrak antolatuko ditu martxoaren 13, 20 eta 27an, Eibarko KZ Gunean 18:00etatik 20:00etara SOS Arrazakeria Gipuzkoaren eskutik. Aurretiko  izena emateko epea zabalik dago jada.

Pandemia heldu arte, Immigrazio Legearekin lotutako izapideak pertsonalki egin zitezkeen arazo handirik gabe. Hala ere, gaur egun, Gipuzkoako Immigrazio Bulegoan aurrez aurreko izapideetarako sarbidea, aldez aurretiko hitzorduaren sistemaren bidez egiten da. Lan-zama handia dela medio, blokeatuta dago eta oso noizbehinka irekitzen da, "pantailari lotuta" egotera behartuz, pertsonengan antsietatea sortuz, iraungitzen diren dokumentuekiko kezka, etab. direla eta. Egoera horren ordez, erregistro elektronikoaren prozedura existitzen da, aurrez aurreko hitzordua saihestea ahalbidetzen duena.

Erregistro telematiko horretarako, atzerriko jatorria duten bizilagunei, izapideak beraien kabuz egin ahal izateko beharrezkoak diren tresna teknikoak eskaintzea beharrezkoa da. Horregatik, ikastaro honek administrazioaren beharrekin lotutako prozedurei lotutako Internet webgune ezberdinen aurkezpena egingo da, bereziki atzerritartasunetik eratorritakoak: Merkurio Plataforma, Lanbide, Gizarte Segurantza, etab.

Horretaz gain, SOS Arrazakeriako hezitzaileek atzerritartasun bulegoarekin elektronikoki harremandu nahi dutenei lagunduko die, ordenagailuetan edo sakelako telefonoetan instalatzen diren identifikazio digitalaren aplikazioa eskatzen. Azkenik, partehartzaileek beraien eskaerak on-line izapidetzean laguntza izango dute, egun baten atzerritartasun bulegoarekin erlazionaturiko tramiteak praktikoki burutuz; eta beste baten nazionalitateari buruzko prozedurak kudeatuz. Era horretara, euren dokumentaziorako kanpoko zerbitzuen menpe egon nahi ez duten atzerritarren ahalduntzea sustatuz.

Zer
Noiz 2023/03/13 18:00
2023/03/27 20:00
Non Eibarko KZ gunea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal