Eibarko Udala
2019/06/04 18:30-19:30
Energia   Tailerra   Ingurumena

Argitu Tailerra: Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko

PORTALEA (ikastaro gela)

Helburua: bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Eraginkortasun altuko birgaitzearen onurak:

  • Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
  • Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Hiritar guztiei zuzenduta

Hizkuntza: Euskara eta gaztelania // Iraupena: Ordubete

Izena-ematea: Maiatzaren 1a arte (gema@izadi21.eus / 628 532 248)

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

OHARRA: tailerra burutzeko 5 lagun baino gehiago izena eman behar dute