- https://www.eibar.eus/eu/agenda/49-euskal-jaia-2
- 49. Euskal jaia
- 2014-05-25T00:00:00+02:00
- 2014-05-25T00:00:00+02:00
2014/05/25 00:00-00:00
49. Euskal jaia
*
- EUSKAL JAIKO KALEJIRA 12:00 Urkizutik Untzagaraino
Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak.
- EZPALAK jaialdia 12:30
Aurtengo Ezpalak jaialdiak "Danbolinteroak" dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da. Aurtengo jaialdian honako danbolintero eta honako dantza-taldeak izango ditugu Eibarren:
- Stepehen Rowley pipe and tabor jotzailea, Ingalaterrako Gloucesterhire eskualdean den Stroud herrikoa, eta bertako Feet Togheter Jump! taldeko Alex Merry dantzaria.
- Katalunian, Tarragonako Cambrils herriko Àngel Vallverdú flabiolaire-a eta bertako ball de bastons.
- Gaztela-Leonen, Zamoran den Muelas del Pan herriko dantzariak. Danbolintero gisa, Mario Martínez Roncero dator.
- Berrizko San Lorenzoko dantzariak eta German Aldekoa txistularia.
- Lapurdiko Itsasu herriko dantzariak. Txirulari eta ttun-ttun jolea Xabier Itzaina da.
- Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak Andoni Altzibar, Iñaki Barua , Jose Migel Laskurain, Amaia Baglieto eta Roberto Altzerrekak jotako doinuetara arituko dira.
- HERRI BAZKARIA 14:30 Untzagako karpa
Janaria Eibarko elkarte gastronomikoen eskutik.
Sarrerak: 7€ (langabetuak, ikasleak, umeak...) 10€ (langileak edo dirua dutenak....).
Salgai maiatzaren 2tik 18ra Deportiboan
- ERROMERIA 17:00 Untzaga plaza
Aiko taldearekin.
- LARRAIN- DANTZA 19:00 Untzaga plaza
- LARRAIN- DANTZA 20:00 DEPORTIBO parean.