Udalbatzak ezohiko bilkuran onartu du Udalaren Kirol Patronatua desegitea eta Udalean integratzea
2022/10/25

Udalbatzak, 2022ko urriaren 24an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen: hasierako onespena ematea Eibarko Udalaren Kirol Patronatua izeneko Toki Erakunde Autonomoaren desegiteari eta haren Estatutu erregulatzaileak indargabetzeari, bai eta hura Udalean
txertatzeari ere.
Hala, ezarri da erabakiak 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko duela indarra.
Erabaki hau jendaurrean uzten da eta interesatu guztiei entzunaldia ematen zaie 30 eguneko epean, 2022ko abenduaren 13ra arte. Erreklamaziorik edo iradokizunik ez balego, erabakia behin betiko onartuta geratuko da.