Eibarko Udala

Udalbatzak 2025eko ekainaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiak

2025/07/01
2025eko ekainaren 30eko Osoko bilkura.
2025eko ekainaren 30eko Osoko bilkura.

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: San Andres Fundazio Publikoa Tokiko Organismo Autonomoa desegitearen eta likidatzearen puntua, ekainaren 28ko Adierazpen Instituzionala (LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna), eta PSE-EE (PSOE) eta Eibarko EAJPNV udal-taldeek aurkeztutako mozio alternatiboa, Elkarrekin Podemosek Palestinari buruz aurkeztutako mozioa dela-eta.

2025eko ekainaren 30ean Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

  1. 2025eko maiatzaren 14ko eta 26ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  3. Eibarko EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako idatziak, hainbat batzordetako kideen ordezkoen aldaketen berri emanez.
  4. C.G.G.-k aurkeztutako 53/2025 zk.ko errekurtso       laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzietako        1. Epaitegiko sententziaren berri ematea.
  5. UTE EDIFICIO ERREBAL izen sozialak aurkeztutako 208/2024 zk.ko apelazio-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaia. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak 28/2022 errekurtsoan emandako epaiari buruzkoa zen.
  6. San Andres Fundazio Publikoa Tokiko Organismo Autonomoa desegitea eta likidatzea.
  7. Udal Inbentarioaren (2024ko abenduak 31) aldaketari onespena emateko proposamena.
  8. 07/2025 espediente-zenbakiko aurrekontu-aldaketari hasierako onespena emateko proposamena (kreditu gehigarria).
  9. Funtzionario batek bere konturako jarduera pribatua utzi duela jakinarazteko aurkeztutako idazkia jaso izanaren berri ematea.
  10. Adierazpen instituzionala. Ekainak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
  11. PSE-EE (PSOE) eta Eibarko EAJPNV udal-taldeek aurkeztutako mozio alternatiboa, Elkarrekin Podemosek Palestinari buruz aurkeztutako mozioa dela-eta; Espainiako Gobernuari eskatuz har ditzala neurriak Israeli, Palestinan okupatutako lurraldeei eta hango biztanleei dagokienez.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: