Udalak herritarren segurtasunerako protokoloa aktibatu du, prezipitazio handiak eta elurteak direla eta
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur asteartea, urtarrilak 17, fenomeno meteorologiko desberdinengatik alerta ezarri zuen. Horren aurrean, Eibarko Udalak alarma-protokoloa ipini du martxan eta honako erabaki hauek hartu ditu:
1.- Ubideak eta saretak garbitzea eta hiriko zenbait tokitan sortzen ari diren ur-putzuak xurgatzea.
2.- Elurra kentzeko makinak herrian bertan eta landa auzoetan aktibatzea. Hala, elurra kendu eta gatza botako dute herriko eta landa auzoetako errepide eta bideetan.
3.- Udal lantaldeak eta Debabarrenako Mankomunitateak elurra eta izotza kenduko dute oinezkoentzako guneetatik herrian.
4.- Gatza banatuko da udal eraikin publikoetan bertako mantentze-lanen ardura daukaten langileek eraikinen sarreretan gatza bota dezaten.
5.- Udaltzaingoa koordinatzaile izendatzea euriengatik eta elurteengatik egon daitezkeen abisu deiak direla eta.